Wednesday 16 December 2009

Lujanbiok jantzi du txapela lehen aldiz final gogoangarri batean!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Maialen Lujanbiok Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi du, BECen jokatutako finalean. Emozioz eta kalitatez beteriko saioan, azken buruz burukoan Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio izan dira nor baino nor. Lujanbio Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumea da.

Saioa ederra izan da, eta bertsozaleek ia zoratzeraino gozatu dute oholtza gainean entzundakoarekin. Lujanbio eta Arzallusek maila bikaina erakutsi dute. Azkenean, Jon Maiak egin du hirugarren.

Andoni Egañak bertsolari gazteenen indarraren aurrean amore egin behar izan du eta erreleboa gertatu da. Azkenik, laugarren egin du txapeldun handiak eta esana zuen moduan aurreratu du ez dela berriz arituko Txapelketan. Egañak entzuleen babesa eta maitasun adierazpenak jaso ditu etengabe.

Iragarrita zegoen moduan, lepo bete da Barakaldoko BEC aretoa, 14.500 lagunek segitu dute finala bertatik bertara. Eta etxean sarrerarik gabe direnek ere ez dute aukera galdu nahi izan eta telebistaz izugarrizko jarraipena izan du Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalak.

Areto barruan, giroa itzela izan da. Zutituta eta txalo zaparrada handi batez hartu dituzte ikusleek zortzi finalistak. Bertsolarien jarduna etengabeko txaloez eskertzeaz gain, hainbat momentutan BEC osoak olatu ezaguna egin du.

Sailkapena:

Maialen Lujanbio 1630,75 puntu.
Amets Arzallus 1582 puntu.
Jon Maia 1060 puntu.
Andoni Egaña 1058 puntu.
Unai Iturriaga 1046,25 puntu.
Sustrai Colina 1037 puntu
Aitor Mendiluze 1009,25 puntu.
Aitor Sarriegi 983,75 puntu.

Monday 9 November 2009


“Euskaraz-bizi” proiektuari buruz jakin-mina sortu zitzaigula eta, Emeteriori, Laskorain Ikastolako zuzendari ohiari, elkarrizketa interesgarri bat egitea bururatu zitzaigun. Honek, proiektua nola hasi zen, zer nolako eragina izan zuen eta bitxikeria ugari aipatu dizkigu.

  • Zergatik sortu zen euskaraz bizi proiektua?

Aspaldi, ikastolako patiora hurbildu ahala, gure ikasle guztiak etengabe erdaraz hitz egiten zutela konturatu ginen, eta gure hizkuntza euskara dela jakinda izugarrizko tristura sentitu genuen. Guzti honen eraginez, euskaraz bizi proiektua sortarazi genuen, ala, gure ikasleak beti euskaraz hitz egitera bultzatu eta izugarrizko eragina izan zuen pare bat urteren poderioz

  • Zein izan da zure lorpen handiena?

Zalantzarik gabe, Laskorain Ikastolako ikasle guztiak ahalik eta gehien euskaraz hitz egitea izan zen nire lorpen handiena. Baina esan beharra dut, ez dudala nik bakarrik lortu, zenbait irakasle eta gurasoen ahalegina eta laguntzaren ondorioz, denak batera guztien amets hau betetzea lortu genuen.

  • Hasi zinenetik orain arte aldaketarik sumatu al duzu?

Noski, aldaketa garrantzitsua sumatu dugu guztiok pasa diren urte hauetan. Oso kontentu nago ikastolan egon naizen bitartean lortutako lorpenekin.

  • Ikastolan ez egotea, faltan botatzen al duzu?

Beno, orain oso gustura eta lasai bizi naiz. Gainera, orain ere ikastolako arduradunak oso ondo ari direla jakinda, ez dut nire beharra sentitzen. Arazoren bat suertatu ezkero, pozik joango nintzateke laguntza eskaintzera eta aldi berean, aspaldiko lagunak bisitatzera.

  • Noiz hitz egiten da euskara gehiago lehen ala orain?

Zalantzarik gabe orain. Gaur egun aurrerapen handia izan du gure ikastolak. Adibide gisa aipatu dezaket, kalean nagoela, Laskorain Ikastolako ikasleak ikusi ahala, den-denak euskaraz mintzatzen dutela ohartzen naizela, eta nola ez, ekintza horrek, izugarri pozten nau.

  • Zenbat urte darama euskaraz bizi proiektuak?

Zehazki kalkulatu gabe, batez beste 25 urte daramala uste dut.

  • Autorik gabeko astea izan dela eta, ondo iruditzen al zaizkizu burutu diren ekintzak?

Bai, noski. Ez nago oso ziur erantzun handirik izango duen Tolosako jendearengan, baina gutxienez, ikasleek asmo onak eta garbiak dituztela erakutsi da eta hori guztiz onuragarria dela iruditzen zait. Gainera, agian Tolosako biztanleak kontzientziatu ditugun bezala, gure ikasleak ere kontzientziatu direla pentsatzen dut.

  • Zure eguneroko bizitzan euskaraz bizi proiektua sartzen al da?

Beno, urte asko izan dira hori sortu edo asmatu genuenetik eta jada, nahiko ahaztu dudala uste dut. Hala ere, nire etxean beti euskaraz hitz egin da eta nire iritziz hori euskaraz bizi proiektuan sartzen da.

GALDERA PERTSONALAK:

  • Autorik ba al duzu?

Bai, noski.

  • Kolorerik gustukoena?

Gorria eta berdea.

  • Hondartza edo mendia?

Nahiago dut mendia.

  • Janaririk gustukoena?

Txuleta eta arraia.

Wednesday 7 October 2009

euskal etxeak mundutik biraka dabiltza!!!!!!!


Euskal etxeak munduan zehar

Euskal etxeak euskal diasporako euskaldunak biltzeko zentroak dira, batez ere kultur helburuak dituztenak: hizkuntza eta dantza ikastaroetatik mus txapelketetaraino, besteak beste.

Munduan zehar 150 euskal etxetik gora dago (ikusi zerrenda osoa). Gehienak Argentinan daude (62 etxe), eta Buenos Aires aldean hedatzen dira batez ere. Izan ere, Argentinako biztanleen %10 inguruan euskal jatorrikoa da. Juan de Garay Fundazioak komunitate honekin lan nabarmena egiten du. Bilaketa genealogikoaren zerbitzua eskaintzen du, besteak beste.

Ameriketako Estatu Batuak dira bigarren herrialdea zerrendan, hogehita hamar zentrotik gora dituela, eta NABO (The North American Basque Organizations) erakundeak hauek guztiak koordinatzen ditu 1973tik. Ameriketako Estatu Batuetan, 2000n euskal jatorriko 57.793 pertsona zeuden erroldatuta: Kalifornian 20.868, Idahon 6.637, Nevadan 6.096, Washingtonen 2.665 eta Oregonen 2.627. Kopuru hauek handiagoak izan daitezkeela uste da.

Espainiako Estatuan hamar euskal etxe daude, eta Frantziakoan bi zentro.

Euskal etxeez gain, hainbat erakunde eta elkarte daude munduan zehar euskal diasporan sar daitezkeenak. Garrantzitsuenen artean, Center for Basque Studies Renoko ikerketa gunea dago.

Alemania (1)

Andorra (1)

Ameriketako Estatu Batuak (43)

Argentina (84)

Australia (3)

Brasil (1)

Dominikar Errepublika (1)

El Salvador (1)

Erresuma Batua (3)

Erresuma Batua (3)

Espainia (11)

Frantzia (6)

Italia (1)

Kanada (2)

Kolonbia (1)

Kuba (1)

Mexiko (3)

Paraguai (1)

Peru (2)

Suitza (1)

Txile (3)

Txina (1)

Uruguai (9)

Venezuela (5)

Monday 5 October 2009

NAFARROA OINEZ 2009


Kaixo, laister ere berriz Nafarroa oinez dugu urriak 18an Etxarri Aranazen jai honetan ere algara eta mugimendua nabariko da, kilometroen antzera. Hemen duzue aurtengo Nafarroa Oinezeko bideoklipa. espero dugu gustatzea....


Nafarroa oinezera juteko asmotan al zaudete?¿? ba guk informazio pixkat emango dizugu egitaraua eta ibilbidea


  • Sakanako Ikastolak (Etxarri eta Altsasu, 1981).
  • Baztan Ikastola (Elizondo, 1982)
  • Labiaga Ikastola (Bera, 1983)
  • Herri Ikastola (Iruña, 1984)
  • Lizarra Ikastola (Lizarra, 1985)
  • Tafallako Ikastola (Tafalla, 1986)
  • Zangotzako Ikastola (Zangotza, 1987)
  • Tantirumairu Ikastola (Lesaka, 1988)
  • Andra Mari Ikastola (Etxarri, 1989)
  • Lizarra Ikastola (Lizarra 1990)
  • Paz de Ziganda Ikastola (Atarrabia, 1991)
  • Erentzun Ikastola (Biana, 1992)
  • Iñigo Aritza Ikastola (Altsasu, 1993)
  • Labiaga Ikastola (Bera, 1994)
  • Argia Ikastola (Tutera, 1995)
  • Andra Mari Ikastola (Etxarri, 1996)
  • Tafallako Ikastola (Tafalla, 1997)
  • Zangotzako Ikastola (Zangotza, 1998)
  • Jaso Ikastola (Iruña, 1999)
  • San Fermín Ikastola (Zizur, 2000)
  • Ibaialde Ikastola (Lodosa eta Sartaguda, 2001)
  • Argia Ikastola (Tutera, 2002)
  • Arangoliti (Irunberri-2003)
  • Lizarra Ikastola (Lizarra, 2004)
  • Iñigo Aritza Ikastola ( Altsasu 2005)
  • Labiaga Ikastola (Bera, 2006)
  • Erentzun Ikastola (Biana, 2007)
  • Jaso Ikastola (Iruña, 2008)




Monday 28 September 2009

KMK 09


kaixo lagunok Kilometrotan ondo pasa al al duzue¿?¿? guk Kilometroei buruz informazioa emango dizuegu. NON hasi zen¿?,zein urtetan¿?¿?,edizio bakoitza nun izan dan etab.

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaia da.

1977 an sortu zen jai hau, eta ordutik urtero ospatzen da. Hauek dira edizioak:

Kilometroak izeneko jaia, José Erguin- en ideia bat izan zen. Gizon honi ideia Estatu Batuetan bururatu zitzaion, dirua lortzeko ibilaldi bat egiten baitzuten hangoek. Hona itzultzean, bere alaben ikastolan bururatutako ideia aipatu zien besteei, nahiz eta beldur pixka bat eduki beraien erantzunei. Baina nahiz eta asieran barre egin jendearen laguntzarekin aurrera eramatea lortu zuten oso erantzun onak jasoz. Beste beldur bat ere bazuten, zerbait egin eta beste guztiak berdina egingo zutela pentsatzen baitzutelako baina hori albo batera utzi eta ideia ikastola guztie komentatzea erabaki zuten. Zenbait gauza ordutik aldatu dira, baina beste batzuk ez eguna errespetatzea, ondo atera dadin lan egitea, euskara bultzatzea eta Ikastolei laguntzea adibidez.