Thursday 11 December 2008

EGUBERRIAK

Gabonetako kanpainan, lehiaketako irabazlea Enara Agote izan da “Gabonean,euskaraz hitz egiten baduzu,Olentzerok zuk nahi duzuna ekarriko dizu, euskaraz ez baduzu hitz egiten, berriz, ikatza ekarriko dizu”esaldiarekin.
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei.
Zorionak eta Urte Berri On!!

Thursday 4 December 2008

EUSKARAREN EGUNA


Abenduaren 3an euskararen eguna zenez, Laskorain ikastolan gauza handi asko eginez ospatu genuen.
Lehenengo orduko klasea bukatutakoan, Batxiler 2ko ikasleak klasez klase pasa ziren haien lanak eta euskararen historia kontatzera. Joku pare bat ere egin genituen.
3. orduan irratsaioa entzun genuen, bertan 5 asmakizun esan eta emandako pistekin zein euskal pertsonai famatuz ari ziren asmatu behar genuen.
Atseden orduan patiora jetsi eta 4.mailako ikasle batzuk txistorra bokatak saldu zituzten, beste batzuk herri kiroletan parte hartzen zuten bitartean.
Oso ondo pasa genuela esatea besterik ez zaigu falta.
Eskerrik asko ekintza horiek hain ondo ateratzeko parte hartu duzuen denoi.

Thursday 27 November 2008

EUSKARAREN EGUNA


Abenduaren 3an, datorren asteazkenean, Euskararen eguna ospatuko da urtero bezala. Gure Ikastolak, beti hartzen duenez parte festaren bat antolatzen, aurten ez da gutxiago izango. Bertan aritzen garen euskaldunek, jolas desberdinak egiteko aukera izango dugu. Bertan, koxkola pustuak, boloak eta soka tira izango dira jolas nagusiak. Parte hartu nahi baduzue, gela guztietan duzue papera eta bertan zuen izena eta jolasa bakarrik jartzea da. Patioan, giroa alaitzeko txistorra eta freskagarri ez berdinak salduko dituzte. Beraz, anima zaitezte egun zoragarria denon artean igarotzen!

Thursday 20 November 2008

Abenduak 3an Euskararen eguna ospatzen dugunez, Euskal musikari buruzko erreportai bat egin nahi dugu. Horretarako zuen laguntza behar dugu. Gelaz gela, inkesta bat pasatzen ari dira, zuek emozio bakoitza euskal kanta batekin lotzeko. Guk antzeko zerbait egin nahi dugu blog honetan. Zer berri orriko eskubiko zutabean duzuen inkestan parte hartzera bultzatzen zaituztegu.

Anima zaitez!

Thursday 13 November 2008


Atzo Azaroaren 19an, Euskaz biziko partaideak berriro bildu ginen.
Martxoan BATX 2ko ikasleek inkesta bat egin zuten Laskorain Ikastola euskara zenbat erabiltzen dugun jakiteko.
Inkesta horretan ez ziren oso emaitza onak atera, batez ere DBH-ko ikasleen aldetik. Martxoan, %70 hitz egiten genuela esan zuten. Urrian, beste inkesta bat egin zen emaitza aldaketak ikusteko asmoz, eta batez bestekoa egin ondoren, Urrian emaitza hobeak atera zirela genuen, batez ere DBH-n. Martxoan %70 zena urrian %90 bihurtu zen eta hemendik aurrera espero dugu zuek ere euskara bultzatzea. Ostiralean berriro elkartuko gara eta asteartean honen berri emango dizuegu.

ZEIN DA ARGITXO?



Ikusten duzuen argazki honek ARGITXO izena du eta euskera bultzatzen duen kanpainako irudia da. Txiki-txikitatik kanpaina honetan ibiltzen gara euskaraz hitz egiten... baita ere, Nafarroako eta Gasteizko ikastolekin mendi irteerak egiten ditugu eta mendi tontorrean argitxoren buzoia jartzen dugu, Uzturre puntan ere jarri genuen. Euskerazko filmak ikusi, irratsaioak egin, patioko orduetan futbol eta saskibaloiko partidoak...egin ditugu DBH-n. Komenigarriak dira honelako kanpaina hauek euskara bultzatzeko eta nire ustez bultzatu egin beharko litzateke.