Monday 9 November 2009


“Euskaraz-bizi” proiektuari buruz jakin-mina sortu zitzaigula eta, Emeteriori, Laskorain Ikastolako zuzendari ohiari, elkarrizketa interesgarri bat egitea bururatu zitzaigun. Honek, proiektua nola hasi zen, zer nolako eragina izan zuen eta bitxikeria ugari aipatu dizkigu.

  • Zergatik sortu zen euskaraz bizi proiektua?

Aspaldi, ikastolako patiora hurbildu ahala, gure ikasle guztiak etengabe erdaraz hitz egiten zutela konturatu ginen, eta gure hizkuntza euskara dela jakinda izugarrizko tristura sentitu genuen. Guzti honen eraginez, euskaraz bizi proiektua sortarazi genuen, ala, gure ikasleak beti euskaraz hitz egitera bultzatu eta izugarrizko eragina izan zuen pare bat urteren poderioz

  • Zein izan da zure lorpen handiena?

Zalantzarik gabe, Laskorain Ikastolako ikasle guztiak ahalik eta gehien euskaraz hitz egitea izan zen nire lorpen handiena. Baina esan beharra dut, ez dudala nik bakarrik lortu, zenbait irakasle eta gurasoen ahalegina eta laguntzaren ondorioz, denak batera guztien amets hau betetzea lortu genuen.

  • Hasi zinenetik orain arte aldaketarik sumatu al duzu?

Noski, aldaketa garrantzitsua sumatu dugu guztiok pasa diren urte hauetan. Oso kontentu nago ikastolan egon naizen bitartean lortutako lorpenekin.

  • Ikastolan ez egotea, faltan botatzen al duzu?

Beno, orain oso gustura eta lasai bizi naiz. Gainera, orain ere ikastolako arduradunak oso ondo ari direla jakinda, ez dut nire beharra sentitzen. Arazoren bat suertatu ezkero, pozik joango nintzateke laguntza eskaintzera eta aldi berean, aspaldiko lagunak bisitatzera.

  • Noiz hitz egiten da euskara gehiago lehen ala orain?

Zalantzarik gabe orain. Gaur egun aurrerapen handia izan du gure ikastolak. Adibide gisa aipatu dezaket, kalean nagoela, Laskorain Ikastolako ikasleak ikusi ahala, den-denak euskaraz mintzatzen dutela ohartzen naizela, eta nola ez, ekintza horrek, izugarri pozten nau.

  • Zenbat urte darama euskaraz bizi proiektuak?

Zehazki kalkulatu gabe, batez beste 25 urte daramala uste dut.

  • Autorik gabeko astea izan dela eta, ondo iruditzen al zaizkizu burutu diren ekintzak?

Bai, noski. Ez nago oso ziur erantzun handirik izango duen Tolosako jendearengan, baina gutxienez, ikasleek asmo onak eta garbiak dituztela erakutsi da eta hori guztiz onuragarria dela iruditzen zait. Gainera, agian Tolosako biztanleak kontzientziatu ditugun bezala, gure ikasleak ere kontzientziatu direla pentsatzen dut.

  • Zure eguneroko bizitzan euskaraz bizi proiektua sartzen al da?

Beno, urte asko izan dira hori sortu edo asmatu genuenetik eta jada, nahiko ahaztu dudala uste dut. Hala ere, nire etxean beti euskaraz hitz egin da eta nire iritziz hori euskaraz bizi proiektuan sartzen da.

GALDERA PERTSONALAK:

  • Autorik ba al duzu?

Bai, noski.

  • Kolorerik gustukoena?

Gorria eta berdea.

  • Hondartza edo mendia?

Nahiago dut mendia.

  • Janaririk gustukoena?

Txuleta eta arraia.