Wednesday 7 October 2009

euskal etxeak mundutik biraka dabiltza!!!!!!!


Euskal etxeak munduan zehar

Euskal etxeak euskal diasporako euskaldunak biltzeko zentroak dira, batez ere kultur helburuak dituztenak: hizkuntza eta dantza ikastaroetatik mus txapelketetaraino, besteak beste.

Munduan zehar 150 euskal etxetik gora dago (ikusi zerrenda osoa). Gehienak Argentinan daude (62 etxe), eta Buenos Aires aldean hedatzen dira batez ere. Izan ere, Argentinako biztanleen %10 inguruan euskal jatorrikoa da. Juan de Garay Fundazioak komunitate honekin lan nabarmena egiten du. Bilaketa genealogikoaren zerbitzua eskaintzen du, besteak beste.

Ameriketako Estatu Batuak dira bigarren herrialdea zerrendan, hogehita hamar zentrotik gora dituela, eta NABO (The North American Basque Organizations) erakundeak hauek guztiak koordinatzen ditu 1973tik. Ameriketako Estatu Batuetan, 2000n euskal jatorriko 57.793 pertsona zeuden erroldatuta: Kalifornian 20.868, Idahon 6.637, Nevadan 6.096, Washingtonen 2.665 eta Oregonen 2.627. Kopuru hauek handiagoak izan daitezkeela uste da.

Espainiako Estatuan hamar euskal etxe daude, eta Frantziakoan bi zentro.

Euskal etxeez gain, hainbat erakunde eta elkarte daude munduan zehar euskal diasporan sar daitezkeenak. Garrantzitsuenen artean, Center for Basque Studies Renoko ikerketa gunea dago.

Alemania (1)

Andorra (1)

Ameriketako Estatu Batuak (43)

Argentina (84)

Australia (3)

Brasil (1)

Dominikar Errepublika (1)

El Salvador (1)

Erresuma Batua (3)

Erresuma Batua (3)

Espainia (11)

Frantzia (6)

Italia (1)

Kanada (2)

Kolonbia (1)

Kuba (1)

Mexiko (3)

Paraguai (1)

Peru (2)

Suitza (1)

Txile (3)

Txina (1)

Uruguai (9)

Venezuela (5)

No comments: