Thursday 31 March 2011

KORRIKA 2011!

Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den martxa da, manifestazio baten modukoa. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Bi urtez behin egiten da eta bi aste inguru behar irauten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Lehenengo korrika, 1980ean ospatu zen.

Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta eguraldi txarragatik ere.

Martxaren aurrealdean, lekukoa duen pertsona joaten da. Kilometro oro, lekukoa pertsona zehatz batzuek eramaten dute. Lekukoa Korrikaren lehen ediziotik gordetzen den zur tailatuzko makila eta ikurrina dira.

Aurtengoa 17.korrika izango da, 2011 apirilaren 7an, Trebiñun. Hamaika egun geratu gabe ibili ondoren, Korrikak, Euskal Herri osoa zeharkatuko du Apirilaren 17an Donostiara iritsi arte.

Korrikak hasiera emango dio 17:30etan lehen esan bezala Trebiñun eta horrela jarraituko du bere ibilbidea:

IRUÑEA, Apirilak 8 (ostirala), 19:00.

BAIONA, Apirilak 11 (astelehena), 22:40.

MAULE, Apirilak 12 (asteartea) 08:30.

DONIBANE GARAZI, Apirilak 12 (asteartea), 12:50.

GASTEIZ, Apirilak 14 (osteguna), 18:00.

BILBO, Apirilak 15 (ostirala), 16:45.

Euskararen aldeko lasterketak Donostian egingo ditu bere azken kilometroak Apirilaren 17an (igandea). 9:30etan iritsiko da Donostiako kaleetara.



Hemen duzue Ixiar Zabalari egindako elkarrizketa:

audio

Friday 25 March 2011

Zein udalekutara joango gara aurten?





Ikastolek udaleku asko prestatzen dituzte adin guztietako gazteentzat bai euskal herriko norabaitera joateko edo eta atzerriko leku batzuetara joateko. Udaleku hauek guztiak noski euskaraz bizi proiektuaren barne. Udaleku hauen helburua euskaraz hitz eginez eta jendea ezagutuz oso ondo pasatzea da. Udaleku hauetan Laskorain ikastolaz gain Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolako eta Lizartzako Ikastolakoek parte hartzen dute. Horietako batzuk hauek dira:

Lekeitioko udalekua:

-Uztailaren 20tik 30era LH3 eta LH4 mailakoentzat (8-10 urte)
-Udalekuak hauetan, euskal giroa ziurtatuz ondo pasatzea izango dugu helburu nagusia. Ekintzen artean, jokoak, tailerrak, antzerkiak, dantzak, olinpiadak, gaubelak, eta abar luze bat antolatuko dira. Hondartzan bainuak hartzeko aukera paregabea eskaintzen digu Lekeitiok.
-Prezioa: 245 €

Gardeko kanpaldia:

-Uztailaren 15etik 29ra LH5 eta LH6 mailakoentzat (10-12 urte).
-Udalekuak hauetan, euskal giroa ziurtatuz ondo pasatzea izango dugu helburu nagusia. Ekintzen artean, jokoak, tailerrak, antzerkiak, dantzak, olinpiadak, igerilekuan bainuak gaubelak eta bar luze bat antolatuko dira. Hamabost egunetan naturaz gozatzeko aukera paregabea.
-Ekintza bereziak: ibilalbida Anso eta inguruak ezagutuz, Euskal eguna, abentura eguna, akelarrea...
-Prezioa: 310 €

Urbasako ibilaldia:

-Uztailaren 15etik 25era DBH1ekoentzat (12-13 urte).
-Udalekuak hauetan, euskal giroa ziurtatuz ondo pasatzea izango dugu helburu nagusia. Ekintzen artean, jokoak, tailerrak, antzerkiak, dantzak, olinpiadak, igerilekuan bainuak gaubelak eta bar luze bat antolatuko dira. Hamabost egunetan naturaz gozatzeko aukera paregabea.
-Ekintza bereziak: ibilalbida Anso eta inguruak ezagutuz, Euskal eguna, abentura eguna, akelarrea...
-Prezioa: 275 €.

Pirineoetan Ekintzak:

-Uztailaren 18tik 24era, DBH 2 eta DBH 3 mailetakoentzat (13-15 urte).
-Naturaz gozatzeko asmoarekin, ekintza ugari antolatuko dira.
-Prezioa: 400 €.

Agurainen Ingleseko Udalekuak:

-Abuztuaren 1etik 14era, LH 3tik DBH 4 mailetakoentzat (8 urtetik 15 urte bitarte).
-Klaseez aparte jarduera ugari antolatzen dira: jolasak, kirolak, txangoak, igerilekua, gaubelak...
-Prezioa: 435 €.

Irlanda Wexford konderrian udalekuak:

-4 asteko egonaldia eta klaseak 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.
-Prezioaren barne sartzen dena: Bidaia hegazkinez, garraioa aireportutik familiara, familian ostatua (pentsio osoa), astean 15 orduko ingeles ikastaroa, ikasmateriala, egun osoko 4 ibilaldi (larunbatetan), kirol ekintzak, ekintza sozialak eta kulturalak, arduradunen laguntza, multiasistentzia asegurua, motxila eta kamiseta, eta argibide bilera.
-Prezioa: Ikastola federatuak: 2575 €, eta Ikastola ez federatuak: 2700 €.

Irlanda iparraldeko Maghera herrian:

-4 asteko egonaldia eta klaseak 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.
-Prezioaren barne sartzen dena: Bidaia hegazkinez, garraioa aireportutik familiara, familian ostatua (pentsio osoa), ibilaldiak, irteerak, ekintza sozialak eta kulturalak, arduradunen laguntza, multiasistentzia asegurua, eta argibide bilera.
-Prezioa: Ikastola federatuak: 2375 €, eta Ikastola ez federatuak: 2680 €.

Badator Korrika!!

Dakizuenez urtero egiten den bezala korrika,hau da Euskal Herri osoan egiten den lasterketa erraldoia, laister hasiko da Apirilak 7 an arratsaldeko 5:30Trebiñutik hasita eta Donostin bukatuko da 17 an 12:32 etan. Parte hartu nai duzuenontzat Tolosatik apirilak 13 an pasako da goizeko 7:22 etan Belatetik sartuz .Zuen laguntzak asko lagunduko du Euskara.

Tipi tapa tipi tapa KORRIKA!!!

Thursday 16 December 2010

Korrika 2011

Datorren urtean korrika egingo da. Korrika egiten da euskeraren alde jakiteko jendeak euskara zaindu egin behar dela eta ez duela galdu behar. Musikari askok kantak asmatzen dituzte korrikari buruz eta korrika eguna iristen denean abestu egiten dute. Pertsona asko eteratzen dira korrikan eta tstigoa eskuetan daukatelarik. Herri batera iristen direnean testigoa beste pertsona bati ematen dio eta horrela herriz-herri. Dana amaitu arte.Klika ezazu hemen gehiago jakin nahi izatera.

Thursday 9 December 2010

EUSKARAREN EGUNA 2010







Abenduak 3a egun biribila izan zen Laskorain ikastolan. Goizeko 8:00etan txistularien dianarekin hasi zen festa eta hau bukatu bezain laster, DBH 3koen eskutik, irratsaioa izan genuen.
Ondoren, aste osoan zehar egindako bertso sorten aukeraketa egin zuten eta DBH 1-A eta DBH4-Cko bertsoek irabazi zuten eta gero "Euskal Herria ezagutzen" erakusketari buruzko lehiaketa izan zen eta garaileak 1Ckoak izan ziren. Jolastorduan, berriz, sokatira eta kartajokoetako finalak jokatu zituzten eta irabazleak hauexek izan ziren: Sokatiran, BATX 2-C, DBH 4-A eta DBH 1-A; kartajokoan, berriz, eskoban aritu behar zutenak ez ziren azaldu eta musean eta kakajanean ez zuten bukatu.

Sunday 16 May 2010

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT!

Jakin badakigu euskarak zein egoera latza bizi duen Euskal Herriko zenbait tokitan. Gure inguruan euskaraz asko entzuten da eta batzutan ez dugu aintzakotzat hartu ere egiten. Beste hainbat lekutan aldiz, egoera zaila bizi dute. Nafarroa dugu horren adibide garbia, administrazioak ez baitu deus handirik egiten bere alde. Ikusi ezazue Euskararen kontseiluaren ondorengo bideoa, merezi du!

euskaraz bizi nahi dut from Euskararen Kontseilua on Vimeo.

Wednesday 16 December 2009

Lujanbiok jantzi du txapela lehen aldiz final gogoangarri batean!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Maialen Lujanbiok Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi du, BECen jokatutako finalean. Emozioz eta kalitatez beteriko saioan, azken buruz burukoan Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio izan dira nor baino nor. Lujanbio Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumea da.

Saioa ederra izan da, eta bertsozaleek ia zoratzeraino gozatu dute oholtza gainean entzundakoarekin. Lujanbio eta Arzallusek maila bikaina erakutsi dute. Azkenean, Jon Maiak egin du hirugarren.

Andoni Egañak bertsolari gazteenen indarraren aurrean amore egin behar izan du eta erreleboa gertatu da. Azkenik, laugarren egin du txapeldun handiak eta esana zuen moduan aurreratu du ez dela berriz arituko Txapelketan. Egañak entzuleen babesa eta maitasun adierazpenak jaso ditu etengabe.

Iragarrita zegoen moduan, lepo bete da Barakaldoko BEC aretoa, 14.500 lagunek segitu dute finala bertatik bertara. Eta etxean sarrerarik gabe direnek ere ez dute aukera galdu nahi izan eta telebistaz izugarrizko jarraipena izan du Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalak.

Areto barruan, giroa itzela izan da. Zutituta eta txalo zaparrada handi batez hartu dituzte ikusleek zortzi finalistak. Bertsolarien jarduna etengabeko txaloez eskertzeaz gain, hainbat momentutan BEC osoak olatu ezaguna egin du.

Sailkapena:

Maialen Lujanbio 1630,75 puntu.
Amets Arzallus 1582 puntu.
Jon Maia 1060 puntu.
Andoni Egaña 1058 puntu.
Unai Iturriaga 1046,25 puntu.
Sustrai Colina 1037 puntu
Aitor Mendiluze 1009,25 puntu.
Aitor Sarriegi 983,75 puntu.