Thursday 31 March 2011

KORRIKA 2011!

Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den martxa da, manifestazio baten modukoa. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Bi urtez behin egiten da eta bi aste inguru behar irauten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Lehenengo korrika, 1980ean ospatu zen.

Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta eguraldi txarragatik ere.

Martxaren aurrealdean, lekukoa duen pertsona joaten da. Kilometro oro, lekukoa pertsona zehatz batzuek eramaten dute. Lekukoa Korrikaren lehen ediziotik gordetzen den zur tailatuzko makila eta ikurrina dira.

Aurtengoa 17.korrika izango da, 2011 apirilaren 7an, Trebiñun. Hamaika egun geratu gabe ibili ondoren, Korrikak, Euskal Herri osoa zeharkatuko du Apirilaren 17an Donostiara iritsi arte.

Korrikak hasiera emango dio 17:30etan lehen esan bezala Trebiñun eta horrela jarraituko du bere ibilbidea:

IRUÑEA, Apirilak 8 (ostirala), 19:00.

BAIONA, Apirilak 11 (astelehena), 22:40.

MAULE, Apirilak 12 (asteartea) 08:30.

DONIBANE GARAZI, Apirilak 12 (asteartea), 12:50.

GASTEIZ, Apirilak 14 (osteguna), 18:00.

BILBO, Apirilak 15 (ostirala), 16:45.

Euskararen aldeko lasterketak Donostian egingo ditu bere azken kilometroak Apirilaren 17an (igandea). 9:30etan iritsiko da Donostiako kaleetara.



Hemen duzue Ixiar Zabalari egindako elkarrizketa:

audio

No comments: